Lezoko udalekuak, Saldise p
Begirale lan poltsa osatuko du Orratx Kultur Elkarteak udalak antolatzen dituen udaleku irekietan begirale lanetan aritzeko. Izena eman nahi duten gazteek curriculumak aurkeztu behar dituzte Udal Ludotekan apirilaren 11 baino lehen arratsaldez. Interesdunek tituluen fotokopuak aurkeztu beharko dituztela jakinarazi dute Orratxetik. Kontuan hartuko dituzte halaber, begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea den ziurtagiria izatea, haurrekinzerikusia duten ikasketak izatea, esperientzia, gogoa eta motibazioa izatea.
Udalekuetan aritzeko hautatzen diren gazte guztiekin formazio saioa egingo du Orratxek maiatzaren 24a eta 25eko asteburuan eta bertan parte hartzea derrigorrezkoa dela jakinarazi dute.