Bildu TAOren gainean: "EAJk ez dio egia"
TAO eta beste zerbitzu batzuk gaizki kudeatzea leporatu dio EAJk Udal Gobernu Taldeari, diru kantitate handiko kontratuak aldez aurretik aztertu gabe luzatzeagatik. EAJk esandakoa gezurtatu du Bilduk: “EAJk ez dio egia, edo larriagoa dena, ez du kontrataziorako prozedura administratiboen berri”.
Bilduk azaldu duenez, TAO eta garabirako kontratua zortzi urteko eperako egin zen, eta beste bi urtez luzatzeko aukera begiratu zuten. Hori ohiko praktikatzat jo dute. TAOren kontratua, apirilaren 30ean bukatuko dela aurreratu du, eta duela bost hilabete bi urteko epeko luzapen hori agortzea proposatu ziotela enpresari. Azkenean, ordea, ez luzatzea erabaki zutela zehaztu du, “errentagarritasun eza alegatuz”.
Errentagarritasunik ez izatearen arrazoiak, ibilgailu gutxiago erretiratzea dela jakinarazi du Bilduk, %35. Bitxia dela gaineratu du, garai hartan EAJ gobernuan egonda kezkarik ez izatean, “dirua biltzeko zegoen grina zela eta”.
Kontratua ez luzatzean, lizitazio berri bat egiteko baldintza agiria prestatzen hasi zirela esan du Bilduk, eta azterketa ekonomikoa ere egin dutela. Bitarte horretan enpresa berriro jarri zen harremanetan udalarekin, langileekin akordio bat lortuko balitz luzapena onartzeko aukera zegoen jakiteko, eta legez egin daitekeela erantzun zion honek. Nolanahi ere, baldintza agiria prestatzen jarraituko zuela gaineratu zitzaiola zehaztu du.
Bilduren arabera, udala enpresarekin jarri da bakarrik, eta ez langileekin, EAJk esan bezala.
Azkenik, zerbitzuak 910.000 euro balio duela esan du udalak, eta diru sarrerak 884.338 eurokoak izan direla. Udalak lizitaziora aterako den zerbitzuaren kostea handituko duela jakinarazi du Bilduk: 172.000 euro gehiago.