Batzokiko Udaberriko txapeldun
Bigarren Mailako Udaberri Txapelketako finala jokatu zuen Batzokiko taldeak Azkoitia 1en kontra joan den ostiralean, hilak 21. Errenteria-Oreretako bikotea izan zen garaile 25-17. Nagusien Mailako gomazko paletako finala izan zen. Pagoaga eta Agirrek osatutako bikoteak txapelketa egonkorra egin du, eta egindako lana ondo biribildu zuten finalean.
Etxean jokatu zuten finala, Fanderiako frontoian, baina ez zen final bakarra izan; lehenengo mailako finala jokatu zuten Loiolatarra eta Usurbil 2k. Usurbildarrak nagusitu ziren 9-25.