Lizeo eguna egingo dute igandean
Lizeo Eguna egingo dute datorren igandean, urtero bezala, Aste Santuko oporren atarian. Jaia, hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiak elkartu eta gozatzeko festa izango dela zehaztu dute ikastolatik.Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen emanaldiarekin hasiko da eguna 11:45ean. Donibaneko kiroldegian egingo dute emanaldi hori. Lizeotik jakinarazi dutenez Behobia-Donostia lasterketa izango da aurtengo gaia, proba horrek 50. urteurrena bete duela eta: “Gure ikasleek urduritasuna, oinazea edota lasaitasuna bezalako sentimenduak antzeztuko dituzte, horrenbestez”.
Omenduak
Ekitaldiaren barruan batxilergoko 2. mailako ikasleak omenduko dituzte eta baita 1978. urteko promozioa ere. Ikasleen emanaldiuaren ostean bazkaria izango da, Psaaia Lezo Lizeoko eraikinean. Haurrena 13:30ean hasiko da eta ordubete beranduago helduena. Jolasak izango dira tartean, eta 17:00etan hasita, dantzaldia Ainara DJarekin.