Hobariak, papera eta kartoia birziklatzen duten establezimenduentzat
Indarrean dauden ordenantza fiskaletan %20ko hobaria jasotzen dute birziklatze programetan parte hartze aktiboa duten lokalek, eta Mendi eta Ingurumen Sailak hobari horiek jasotzeko aukera dutela gogorarazi die. Eskaerak ekainaren 30a baino lehen egin beharko dira.
Jose Manuel Ferradas sail horren zinegotziak jakinarazi duenez, helburua hondakinak murriztea da, eta horretarako nahitaezkoa da herritarrak inplikatzea, baita denda dutenak ere, hondakin ugari sortzen baitute; bereziki, papera eta kartoia.
Zinegotziak gaineratu du Errenteriako Udalak ulertzen duela birziklatzen laguntze duenak zabortegira doazen hondakin gutxiago sortzen dituela, eta ondorioz, herriari gastu txikiagoa eragiten diola.