Iaz kale egin zuten, baina aurten berriro izango dira Errenteria-Oreretan Topaketa Errunikoak. Hain zuzen, ostegunean, hilak 17, hasiko dira, eta igandera arte hainbat jarduera egin ahal izango dituzte rol joko, ordenagailu, kontsola, karta, manga, komikia, wargamea atsegin dutenek.
Aurten lo egiten geratu ahal izango dute herritik kanpo etortzen direnek. Horretarako, Galtzarabordako kiroldegia prestatuko dute. Gainontzekoan, ekintza guztiak Merkatuzarren, Niessenen eta Xabier Olaskoaga plazan egingo dituzte.
Izena emateko eguna pasatu da, atzo bukatzen zen, baina Atlas topaketen antolatzaileak jakinarazi duenez, aukera egon daiteke plaza edukitzeko. Horretarako, topaketak hasi arte itxaron beharko da eta handik pasatuta. Nolanahi ere, norbaitek izena eman badu, eta joateko asmorik ez badu,
agrupacion_atlas[abildua]yahoo.com-en abisatzeko eskatu dute.
[box]
Egitaraua
Osteguna
- 10:00: Kanpaldia, izen ematea eta lo egiteko gunearen irekiera, Galtzarabordako kiroldegian.
- 11:00: Errekrutatzea Merkatuzarren eta Niessenen; izen ematea. Futbolin eta ping pong partidak, Merkatuzarren. Heroclix txapelketako sailkatze fasea, Merkatuzarren.
- 12:00: Gunearen azterketa.
- 16:00: Inaugurazioa eta mahaien irekiera, Merkatuzarren. Argazkilaritza eta Cosplay lehiaketa, Niessenen. Heroclix txapelketa, Merkatuzarren. Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoak ludoteka, Merkatuzarren. Kontsola eta ordenagailu gunea, Merkatuzarren.
- 17:00: Borroka tekniken erakustaldia, karpan. Kumihimo pultsera tailerra, karpan. Cheese rolling at Topaketa Errubikoak, karpan.
- 19:00: Pintxo potea, herriko kaleetan zehar. Zombicide erakustaldia, Merkatuzarren.
- 20:00: Tu primer vikingo bakarrizketa, Javier Caballoren eskutik.
- 21:00: REV Que vienen de Suecia, Niessenen.
- 22:00 REV El temor de la reina araña, Niessenen.
- 23:00: Festa, Zuzen tabernan. Street Fighter txapelketa,
Ostirala
- 06:00: Valkiriak, borroka eta gero.
- 09:00: Dragoia esnatzea, kiroldegian.
- 10:00: D Formula txapelketa, Merkatuzarren. Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoen ludoteka, Merkatuzarren. Ordenagailu eta kontsola gunea, Niessenen.
- 11:00: Katan txapelketaren sailkapena, Merkatuzarren. REV Deus in Licentia, Merkatuzarren. Marrazketa txapelketa azkarra, Niessenen. Borrokaldi tekniken erakustaldia, Niessenen. Kumihimo pultsera tailerra, karpan.
- 11:30: Argazkilaritza tematikoa, Merkatuzarren.
- 12:00: Photocall, Merkatuzarren.
- 16:00: Katan txapelketaren sailkapena, Merkatuzarren. D Formula txapelketa, Merkatuzarren. Ginkana, Niessenen. Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoen ludoteka, Merkatuzarren. Ordenagailu eta kontsola gunea, Niessenen. Vikingoak hilko ditugu, autodefentsa tailerra Niessenen.
- 17:00: Herencia Jotum txapelketa, Merkatuzarren.
- 18:00: REV Anima Imperatoris, Niessenen.
- 18:30: DJ Hero txapelketa, Zazka tabernan.
- 19:00: Pintxo potea. REV Fuego en el desierto, Merkatuzarren.
- 22:00: REV Vampiro, Niessenen.
- 23:00: Festa Zazka tabernan.
Larunbata
- 06:00: Valkiriak, borroka eta gero.
- 09:00: Dragoia esnatzea, kiroldegian.
- 10:00: Pitch car txapelketa, Merkatuzarren. Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoen ludoteka, Merkatuzarren. Ordenagailu eta kontsola gunea, Niessenen.
- 11:00: REV La gran gerra GATO, Niessenen. Carcassonne txapelketarako sailkapena, Merkatuzarren. Magic txapelketa, Merkatuzarren. Borroka tekniken erakustaldia, karpan. Kumihino pultseren tailerra, karpa.
- 11:30: Fotosesioa, Merkatuzarren.
- 12:00: Photocall, Merkatuzarren.
- 16:00: Pitch car txapelketa, Merkatuzarren. Mozorro txapelketa, Merkatuzarren. Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoen ludoteka, Merkatuzarren. Ordenagailu eta kontsola gunea, Niessenen. Carcassone txapelketarako sailkapena, Merkatuzarren. Magic txapelketa.
- 17:00: Nordicplast, Niessenen. Mölkky, Niessenen.
- 18:00: Borroka, Niessenen. REV P457, Merkatuzarren. Vikingo makillaje tailerra, Niessenen.
- 19:00: Pintxo potea. Miniatura pintaketa tailerra, Merkatuzarren. REV Extraños en la noche, Niessenen.
- 22:00: REV Furia de la tormenta, Niessenen.
- 23:00: Festa, Stick tabernan. Rock band hero txapelketa.
Igandea
- 06:00: Valkiriak, borroka eta gero.
- 09:00: Dragoia esnatzea, kiroldegian.
- 10:00: Grupo Hal ludoteka, Merkatuzarren. Topaketa Errunikoen ludoteka, Merkatuzarren. Ordenagailu eta kontsola gunea, Niessenen.
- 11:00: Borroka tekniken txapelketa, Niessenen. Kumuhino pultsera tailerra, Merkatuzarren.
- 13:00: Sari banaketa eta itxiera, Merkatuzarren.
- 14:00: Bazkaria.
[/box]