Udaltzaingo eta babes zibilarentzat desfibriladoreak nahi ditu PSE-EEk
Errenteriako PSE-EEk desfibriladoreak eskatu ditu Udaltzaingo eta babes zibilarentzat, baita horiek kirol instalazio eta beste udal eraikinetan jartzea ere: erretiratuen elkarteak, liburutegia…
PSE-EEren iritziz, Urtzi Gurrutxaga kirolariaren heriotzak eztabaida ireki du desfibriladoreak kirol instalazioetan jartzearen gainean, baita horiek ezartzea ere pertsona asko ibiltzen diren tokietan.
Talde sozialistak gogorarazi duenez, bihotzeko kasuetan erabiltzen da, eta deskarga elektriko bat askatzen du. Horien bidez, bat-bateko heriotza saihestu daiteke, eta osasun langilea ez denak ere erabil dezake.
Modu horretara, segurtasuna hobetzeaz gain, geroz eta ugariagoa den eskaera bat estaliko luke.