Oiartzun eta Karaez, 20 urtez senide
Aurten bete dira 20 urte Oiartzun eta Karaez udalerriak senidetu zirela. Horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte aste honetan herrian, tartean, Karaezkoen bisita.
Maiatzaren 1etik 4ra egingo dira Karaezko kideak herrian, eta horren barruan, maiatzaren 3an ekitaldi ofiziala egingo dute eguerdian udaletxean, bi herrietako ordezkariekin. Ondoren herri bazkaria egingo dute Girizia elkartean: txartelak Amazkarren eta Garmendi txokolategian daude salgai maiatzaren 1a arte, 15 euroan.
Horrekin lotuta, gaurtik hasita senidetza harremanaren argazki erakusketa jarrita dago udaletxean; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ikus daiteke hori.
Karaezkoak Oiartzunen egongo diren bitartean beste hainbat ekimen egingo dituzte, horien artean Astigarragako Sagardo Etxea bisitatuko dute, Soinuenea bisitatuko dute, Maiatzaren Leheneko ekitaldietan parte hartuko dute…