Zaborraren tasaren lehen zatia ordaintzeko epea 2an zabalduko dute Oiartzunen
Udalak jakinarazi du zaborraren tasaren lehen seihilekoaren kuota ordaintzeko epea maiatzaren 2an (ostirala) zabalduko dela, eta ekainaren 30era arte egiteko aukera dagoela. Ordainketa hori banketxean helbideratuta dutenei maiatzaren 30ean kenduko diete kuota.