Gaur egin dute Errenteria-Oreretan Dantzari Txiki Eguna, Ereintzak antolatua. Eguraldia ez dute lagun izan dantzari gazteek, baina hala ere goizeko desfilean serio-serio atera dira denak, gurasoen eta dantza taldeetako kideen laguntzarekin, dakitena egitera. Bazkariaren ondoren erromeria egin dute Gamon Zumardian. Ondokoak dira eguneko irudiak.