Aiora Arrillaga judoko Espainiako txapeldunorde izan da
Joan den asteburuan Leganesen (Madril, Espainia) jokatu dute Espainiako Judo Txapelketa, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko judokek maila ona erakutsi dute, eta podiumera igo denik ere izan da. Txapeldun izateko puntuan egon da Aiora Arrillaga errenteriarra. Bigarren postuarekin konformatu behar izan du, ordea, 48 kilotik beherakoetan.
Segidan, markarik onena lortu duen ordezkaria, Iokin Sagarzazu hondarribiarra izan da (-60), hirugarren geratu baita.
Peio Cazorla errenteriarra (-100) eta Maitane Herrero irundarra (-63) zazpigarren postuan geratu dira.
Azkenik, Igor Herrero errenteriarra bigarren errondan kanporatu zuten 81 kilotik beherakoetan.