Josu Erkorekak Errenteriako egoeraren berri jaso du
Errenteriako EAJ ekonomia, gizarte eta kulturaren inguruko gogoeta saio batzuk egiten ari da, eta bertan parte hartu zuen joan den asteartean Josu Erkoreka sailburuak. Euskadiko egoera ekonomiko eta politikoaz hitz egin zuen, eta Jaurlaritzako zutabeak azaldu zituen. “Pertsona ardatz hartutako politikak eta ekonomiaren sustapenerako industria nahiz berrikuntzaren aldeko apustuak”, zehaztu du Errenteriako EAJk.
Alboan izan zituen Maite Peña Errenteriako EAJko bozeramailea eta Nieves Jauregi batzordeko presidentea. Beraiek Errenteria-Oreretako “egoera ekonomiko eta lan egoera larriaren gainean” hitz egin zuten.
Bertaratuek aukera izan zuten Erkorekari galderak egiteko, eta hala nola, Jaurlaritzako aurrekontuen gainean galdetu zioten.