Erabakitzeko eskubidearen alde ere senide
Oiartzun-Karaez senidetzaren 20. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi egin dira herrian azken egunetan, tartean larunbateko ekitaldi ofiziala udaletxean. Horren harira, Karaezko ordezkariek bat egin dute Gure Esku Dago dinamikarekin, hau da, erabakitzeko eskubidea Europako nazio guztientzat aldarrikatu zuten ere herrian izan ziren bitartean. Irudia horren erakusle praktikoa da, Oiartzungo eta Karaezko ordezkariak Gure Esku Dagorekin bat egiten agertzen baitira.