Oiartzun Irratiak antenarekin arazoak izan ditu, eta horregatik, irrati gailuetan ez da irratiaren seinalea jasotzen. Gaur, ordea,
Interneten jarraitzeko aukera dago irratiaren emaria.
Bihar, ordea ez. Eten egingo dute guztiz emisioa matxura konpontzeko, eta irratiko kideek esan dutenez, berriz ere seinalea ezartzea astearen bukaeran espero dute. Irratiaren jarraitzaileei barkamenak eskatu dizkiete.