Errenteria Musikalek hurrengo ikasturterako deialdia egin du

Maiatzaren 14tik aurrera hurrengo ikasturteko matrikula egin ahal izango dute ikasle berriek Errenteria Musikalen.

Zehazki, eskaintza 4 urtetik aurrerako ikasleei zuzenduta dago, musika ikasketak aukeratuz gero, eta 6 urtetik aurrera, dantza ikasketak aukeratuz gero.

Eskaerak Errenteria Musikaleko bulegoan aurkeztu behar dira (Alfontso XI, 6) honako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 17:30era.

Ate irekiak
Astearte honetan, hilak 13, ate irekien saio bat egingo dute Informatika Musikala ikasgaiari buruz. 18:30ean izango da, Eskolako liburutegian.

Horrez gain, hainbat kontzertutan parte hartuko du Errenteria Musikalek maiatzean: Irungo Perkusio Topaketa eta Irungo Barandilla ekimenean; Tolosako Kaina Bikoitzaren Instrumentuen topaketa, Bartzelonan…

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend