Jai batzordeak antolatuta, martxan da Pasai Antxon Antxoberfest, sanferminetarako dirua lortzeko asmoz antxotarrek duela hiru urtetik hona antolatzen duten garagardo azoka. Atzo zabaldu zuten lehenbizikoz Gure Zumardiko karpa eta gaur eta bihar ere, ez da garagardoa, saltxitxak eta ukondoa dastatzerik faltako. 150 lagun inguru ariko dira egun hauetan azokan lanean, garagardoa eta afariak zerbitzatzen ez ezik, azokaren inguruan antolatu duten egitarau oparoa aurrera ateratzen.