Beste eredu ekologiko eta energetikoa posible dela aldarrikatu dute gaur Pasaian Ezker Aniza-IU – Iratzarri-EKIren hautagaiek. Pasaiako portua bisitatzen izan dira Iñigo Martinez eta Leire Martinez hautagaiek eta haiekin batera izan dira Xabier Pombo Pasaiako zinegotzia eta Arantza Gonzalez koalizioaren militantea.
Iñigo Martinezen arabera “Energia garbi eta berriztagarriak defendatzeko politikak bultzatuko behar dira Europatik”. Lehengaiekiko menpekotasuna gainditu behar dela defendatu du, eta gasa edo petrolioa baztertu.
Kanpo kaiari dagokionez, “botere ekonomikoek lotan” duten egitasmoa dela iritzi dio, “elitea aberastu eta hiritarrak zorpetuko dituen azpiegitura-eredua berriro noiz ezarriko zain”.
Azkenik euskal kostalderako itsas korridore ekologikoa aldarrikatu du koalizioak.