Iñigo Legorburu garaile Iurreta eta Altzako bertsopaperetan

Iñigo Legorburu Iurretako bertsopaperetan saritua

Iñigo Legorburu eta Kristina Mardaras

Sariak pilatzen jarraitzen du Errenteria-Oreretako Iñigo Legorburuk. Asteburu honetan bi sari banaketan izan da, eta bietan lortu du lehenengo saria: Iurretako Bertsopaper Lehiaketan eta Altzakoan

Ostiralean jaso zuen Iurretan saria, Ni eta mundua sortarengatik. Down sindromea pairatzen duen neska baten ikuspuntutik egindako bizipenak kontatu ditu Legorburuk Partiada tristea Ternuarat doinua erabilita.

Horri esker, 200 euroko saria eta bertsoak argitaratzea lortu ditu Legorburuk, Iurretako herri bibliotekak eta udaletxeak argitaratutako liburuan. Saria Kristina Mardaras bertsolariaren eskutik jaso zuen. Bi erakundeek antolatu dute lehiaketa hori.

Ez da lehen aldia Iurretan irabazle suertatzen dela. Hirugarrenez jarraian irabazi du, gainera.

Altzan ere saritua
Altzako Bertsopaper Lehiaketaren bost ekitaldietatik lau izan da garaile, berriz, Legorburu; azkenekoz aurten. Etxeko heroiei lanarengatik izan da saritua oraingoan. Gurasoei aitortza egin die bertso sorta horretan, eta Xabier Silveiraren ETAren su-etenetik doinua erabili du.

Horren saria ere asteburu honetan jaso du Jon Maia eta Sustrai Colinaren eskuetatik: baserriko produktuen saskia eta tableta. Lehiaketa Bizarrain Euskara Elkarteak antolatu du.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend