Kontzentrazioa burutu dute garbiketa sektoreko langileek

Niessenen elkartu dira garbiketa alorreko langileak

Niessenen elkartu dira protesta egiteko

ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoa osoan deitutako grebari heldu diote Errenteria-Oreretako garbiketa alorreko langileek. Niessen merkataritza zentroan elkartu dira Gipuzkoako hitzarmenaren zenbait puntu errespetatzeko eskatzeko. Gaurtik ostiralera arte deitu dute greba Gipuzkoa osoan, eta patronalaren jarrera aldatzea espero dute.

Edurne Iriondo ELAko garbiketa alorreko arduradunak azaldutakoaren arabera, “2010. urtetik hitzarmenik gabe lanean ari gara”. Hala, 2010etik gaur egunera arteko KPIren zati bat itzultzea eta antzinatasuna bertan behera ez gelditzea dira kolektiboaren eskakizun nagusiak. Izan ere, garbiketa enpresak etekinak edukitzen ari direla salatu du arduradunak. “Lan erreforma soldatak debaluatzeko baliatzen ari dira”, gaineratu du.

Horiek horrela, hitzarmen sektorial berriak Gipuzkoako garbiketa langileriaren erdiari eragiten diola azaldu du Kontxi Noble LABeko arduradunak, “3.000 bat langileei guztira”. Iriondoren arabera, zentroko hitzarmenak dituzten garbiketa alorreko langileek “2.000 edo 3.000 euro gehiago irabazten dituzte urtean”.

Guzti horrez gain, garbiketa sektorearen gehiengoa emakumeak direla onartu dute bi arduradunek. “Krisia baino lehen ere emakumeek pairatzen zituzten lan desberdintasun handienak soldatetan, eta orain krisiarekin lan baldintza kaxkar horiek are gehiago okertu dira”, gaineratu du Iriondok.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend