EH Bilduren ekitaldi politikoa, Errenteria-Oreretan
Europako hauteskundeetako kanpaina aurrera doa, eta bihar, hilak 15, ekitaldi politikoa egingo du EH Bilduk Errenteria-Oreretan. 19:00etan hasiko da Foru Plazan. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Ainhoa Beola eta Joxean Agirrek.
Bi puntu nabarmendu ditu EH Bilduk hauteskunde hauetan: Troika eta erabakitzeko eskubidea. Batetik, Troika eta botere ekonomikoek herritarren eskubideen kontra dihardutela esan du, eta horrek krisi politikoa ekarri duela. Bestetik, erabakitzeko eskubidearen inguruan Europan indarrak metatzen ari direla gogorarazi du: Eskozia, Katalunia, Flandria… Zentzu horretan, Ez Troikaren Europari, Bai herritarron eskubideei da leloa.
Troikaren Europa ez dela urruna dela esan du, eta “Europa, Espainia zein EAJk bultzatzen dituzten politikek ondorio argiak dituzte herritarren artean”.