Ispiluak liburuaren azala
Xabier Alegria euskal presoak, iazko udan euskaratu zuen Eduardo Galeano idazlearen
Espejos lana.
Ispiluak izan da emaitza. Bost urte luzeko lanaren ondorio. Liburu osoa eskuz itzuli zuen Alegriak Puerto III espetxean (Puerto de Santamaria, Cadiz, Espainia) eta eskutitz moduan zatika atera behar izan zuen zuzendu ahal izateko. Txalaparta argitaletxearen eskutik argia ikusi duen liburua aurkeztuko dute gaur Lezon. Horretarako poesia, musika eta bertsoak uztartuko dituen ekitaldia antolatu dute 19:30ean hasita, Gezala Auditoriumean. Antolatzaileek lezoar guztiak deitu dituzte aurkezpen ekitaldian parte hartzera.