Demanda mendilerrora irteera antolatu du Itsastarrak-ek
Demanda mendilerroa bisitatuko dute Trintxerpeko mendizaleek. Hilaren 31n irtengo dira Trintxerpetik, 06:00etan, Gasteiz eta Harotik igaro ondoren Anguianora joateko eta San Quiles igotzeko, bost orduko ibilaldia eginda. Pidena de la Sierra aterpean hartuko dute ostatu, eta igandean, ekainak 1, ibilaldi biribil bat egingo dute Pidena de la Sierratik hasita, San Millan (2131m) eta Trigaza (2084m) mendietako tontorrak igo eta azkenik Pineda de la Sierrara itzultzeko. Interesdunek 943 39 60 55 eta 679 731 034 telefono zenbakietara dei dezakete informazio gehiago eskatzeko. Irteera Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeak antolatu du Herrerako Mendi Zaleak taldearekin batera.