'San Juan' baleontziaren erreplika eraikitzeko egitasmoa aurkeztuko dute
Albaola Faktoriako Jon Maiak San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko egitasmoa aurkeztuko du Pasaian. Lehen aurkezpena ostegunean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean. Bigarrena, berriz, Antxoko kultur etxean, hilaren 29an, 19:30ean. Pasaiako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu Pasai San Pedroko Ondartxon aurrera eramaten ari diren proiektu interesgarri hau ezagutzera.