Paco Bueno gimnasioko boxeolariak Astigarragako kiroldegiko ring-era igoko dira, ostiral honetan, hilak 30, 22:30ean. Gimnasioko kideek jakinarazi dutenez, sei borroka izango dira amateurretan eta horrez gain, hiru minutuko hiru round.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke Astigarragako kiroldegian edo Paco Bueno gimnasioan. Sarrera orokorrak 10 euro balio du, eta aulkietakoak 12 euro.
Hauek izango dira borrokak:
- Ertainak: Ibrarir (Paco Bueno)-Medhi (Anoeta).
- Super arina: Asier (Paco Bueno)-Cristian (Irun).
- Astunak: Raul (Paco Bueno)-Arkaitz (Bilbo).
- Arinak: Prince (Paco Bueno)-Xabi Burgueño (Anoeta).
- Erdiastunak: Yosua (Paco Bueno)-Gaizka (Anoeta).
- Ertainak: Mohaa (Paco Bueno-Maxi (Anoeta).