Koldo Mitxelenako jaia, bihar eta etzi
Ikasturte bukaerako jaia egingo du, bihar, ostirala, eta etzi, larunbata, Koldo Mitxelena ikastetxeak. Bihar arratsaldean, Niessen aretoan egingo dituzte ekitaldi guztiak, eta etzi, berriz, ikastetxean.
Biharko egitarauari dagokioenez, antzerkia, 2. mailako ikasleen kantak eta 6. mailakoen bertsoak entzuteko aukera izango da.
Etzi, berriz, 10:00etatik aurrera, judo eta gimnasia erritmikoko ikasleen erakustaldia, ikasleek ikasturtean egindako ekintzen argazkiak eta Kuadro bat, testu anitz eta Elkarbizitza proiektuko lanen erakusketa ikusteko aukera izango da, ikastetxeko gimnasioan. Liburutegian, ikasleek egindako blogak.
11:00etatik aurrera, ikasleen emanaldiak hasiko dira patioan, eta 14:00etan, berriz, haurren bazkaria, eta 14:30ean helduena hasiko dira. Bazkalostea alaitzeko, muxikoak eta Txatxilipurdi taldearen emanaldietan parte hartu ahal izango da.