Pasaitarren Eskubideak taldeak plenora joateko deia egin du
Datorren asteartean udalbatzarra izango da Donibanen, 19:00etan, eta besteak beste, Pasaitarren Eskubideak taldekoek aurkeztu duten mozioa eztabaidatuko dute bertan. Mozio honen bidez, hondakinak atez atez biltzeko sistemaren kostea aztertzeko eta kontsulta bat egiteko eskatu dute, “herritarrek demokratikoki aukeratu ahal izateko hondakinak birziklatzeko metodoa”.
Gaia hauek pasaitar guztientzat duten garrantzia dela eta, plenoan parte hartzeko deia zabaldu dute deitzaileek, “mozioari babesa erakusteko”. “Bilketa sistema herritarren gehiengoak erabaki behar du; ez dute gure politikoek inposatu behar” esan dute.