Gaur Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela probestuz,
www.errenteriaingurumena.net webgunea aurkeztu du Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen Sailak. Jose Manuel Ferradas arloko zinegotziak azaldu duenez, “gero eta handiagoa da gaiari buruz dagoen eskaria, eta ingurumenari buruzko atari honek asetzen lagunduko duela uste dugu”. Ingurumenak eta mendiak Errenteria-Oreretan duen garrantzia nabarmendu nahi izan du zinegotziak, “lurraldearen hiru laurdenak landa eremu baititra”.
Zortzi atal izango ditu webgune berriak. Horietako hiru nabarmendu ditu Ferradasek Alde batetik,
ingurumenari buruzko atala aipatu, bederatzi azpiatal dituena. Bestetik,
Eskolako Agenda 21en txokoa nabarmendu du. Azkenik,
Ingurumen Aholku Kontseiluaren lan mahaiari buruzko informazioa eskuragarri egongo dela iragarri du. Webgunea sortzeko ardura izan du Izadi 21ek, eta bertako kide Aitor Gonzalezek adierazi duenez, maiz eguneratzeko asmoa dute, eta ekitaldien egutegi bat egongo da ikusgai. Ingurumenari buruzko zalantzak edota kexak bidaltzeko bidaltzeko aukera ere izango da.
Añarberi buruzko eskuorria
Ingurumen Sailak, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Añarbeko Baso Erreserbari buruzko eskuorria banatuko du. Ferradasek aipatu du Añarben Gipuzkoan eta Eusko Autonomia Erkidegoan aurki ez daitezkeen ugaztunak aurki daitezkeela. Eskuorri hori webgunera igotzeko asmoa dutela esan du Gonzalezek