Errenteria-Oreretako hiru eremutan (Fanderian, Gaztainon eta Agustinetan) auzo konpostajea egiten hasiko dira. Eurak izango dira udalerrian konposta modu komunitarioan egiten hasiko diren lehenengoak. Horietako auzo batean, Fanderian, egin dute eremuaren irekiera ekitaldia. Bertan, sistema berri horretan parte hartuko duten hainbat bizilagunez gain, udaleko ordezkariak izan dira. Pontikako hainbat lagun ere bertara hurbildu dira.
Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu dute gaur.
Izan ere, udalaren helburua auzo guztietan konposta egiteko txokoak jartzea da, pixkanaka. Orain arte, 50 familik eman dute izena —hogeina Fanderia eta Agustinetan, eta hamar Gaztainon—. Erabilerarako ikastaroak jaso dituzte.
Auzo konpostaz gain, beste ehun familiek egiten dute euren etxean konposta. Urtean 50 tona hondakin organiko inguru biltzea espero dute. Bakarkakoetan 27.400 kilo jaso dituzte, eta auzoetakoetan 13.700 kilo biltzea espero dute. Guztira 20.000 euro inbertitu dituzte hiru eremuetan.