Haurtzaroko ikasleak Niessenen
Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Haurtzaro ikastolako ikasleak Niessen lantegian izan ziren atzokoan, energia eraginkortasunaren gaineko hitzaldian. Idoia Matasek eman zuen gidatu zuen hizketaldia eta energia aurrezpena izan zuen hizpide. Solasaldiaren ondotik, lantegia bisitatu zuten ikasleek eta bukatzeko, antzararen jokoan aritu ziren. Hala ere, jokoan aurrera egin ahal izateko energiaren inguruko galderak erantzun behar izan zituzten gaztetxoek.