Emakume bat bortxatzen saiatu direla salatu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak
Oarsoaldeko Mugimendu Feministak emakume bat bortxatzen saiatu direla salatu du. Larunbatean izan zen gertakaria, goizaldean, Lezoko jaietatik Errenteria-Oreretara bueltan zetorren emakumea bortxatzen saiatu zirenean. Datu gehiagorik ez da zabaldu eta gogor salatu eta erasoak amaitzeko eskatu du mugimendu feministak.