Azken erasoa salatuko du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak
Elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak ostegunean pasa den larunbata goizaldean izandako erasoa salatzeko. Lezoko jaietatik bueltan zetorren emakumea bortxatzen saiatu ziren Errenteriarako bidean. Lezo-Errenteria tren geltokian izango da elkarretaratzea 19:30ean, eta herritar guztiak deitu dituzte aski dela, eta erasorik ez dutela onartuko esatera.