Errepublikari buruzko galdeketaren aldeko mozioa aurkeztu du Pikoketa elkarte errepublikazaleak
Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleak mozioa aurkeztu du Errenteriako Udalean. Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren harira aurkeztu dute mozioa, eta bertan udalak monarkia edo errepublika hautatzeko galdeketa bat exijitzeko galdegin dute. Mozioan estatuburuaren hautagaian herritarrak “ikusle soil” direla kritikatu dute.
Udalari eskaera egitea testuinguru historikoan kokatu dute, “udalek izan dute garrantzia aurrekari da, eta horregatik nahi dugu eurak izatea iniziatiba abian jartzen dutenak”.
Bestalde, etzi, hilaren 19an, Donostiako Bulebarretik aterako den manifestaziora —19:00etan hasiko da— joateko deia luzatu dute. Egun horretan Felipe Borboikoa Espainiako Errege izendatuko dute.