PSE-EEk Biteri Plazaren gaia plenora eramango du berriro
Antxoko Biteri Plazaren proiektuari bultzada eman nahi dio PSE-EEk eta hala adierazi zuen azkeneko plenoan, mozio baten bidez. Aipatu mozioa, baina, erretiratu zuten, udalbatzako gainontzeko taldeekin hala adostuta, eta udal gobernuaren aldetik gaiari eusteko konpromisoa lortuta
Antxoko Biteri Plazaren proiektuari bultzada eman nahi dio PSE-EEk eta hala adierazi zuen azkeneko plenoan, mozio baten bidez. Aipatu mozioa, baina, erretiratu zuten, udalbatzako gainontzeko taldeekin hala adostuta, eta udal gobernuaren aldetik gaiari eusteko konpromisoa lortuta. Gaia bozeramaileen batzordean eztabaidatzea adostu zuten azkeneko plenoan, baina PSE-EEk esan duenez, “Udalak ez du bozeramaileen batzordea deitu eta ez die azaldu zergatik ez duten deitu”. Gauzak honela, mozioa berriro ere plenora bideratzea erabaki du PSE-EEk. “Gaiari heldu nahi diegu berriro, eta Plenora proposamen berri bat eramango dugu, gure lehenbiziko mozioari beste taldeen zuzenketen bidez egin zieten ekarpenak jasoz”. PSE-EEren arabera, “gaia ez litzateke gehiago atzeratu behar”.