Paez eta Otxoteko, sariarekin
Bioterra azokan Irungo Udalaren standean egindako zozketaren irabazlea jakitera eman du gaurkoan tokiko gobernuak. Xuxuna Otxoteko irundarrak irabazi du zozketa eta bizikleta bat jaso du sari moduan.
Irungo Udalak azokan jarritako standean kontsumo iraunkorrari buruzko lehiaketa bat abiatu zuen. Hainbat galdera erantzun behar zituzten parte hartu nahi zutenek eta azokak iraun zuen hiru egunetan, ia 700 lagunek erantzun zuten galdera sorta. Horietatik, ia 500ek galdera guztiak zuzen erantzun zituzten eta guzti horien artean zozketa egin zuen udalak.
Miguel Angel Paez Ingurumen delegatuak eman dio saria Otxotekori.