Juneren Hegoak elkartearen aldeko flashmoba lantzeko entseguak egingo dituzte bihar eta etzi
Juneren Hegoak elkartearen aldeko flashmoba egingo dute madalenetan, Eureka aisialdi taldeak antolatuta. Zehazki, hilaren 23an izango da, 18:00etatik aurrera, Xabier Olaskoaga plazan. Flashmoba prestatzeko entseguak bihar eta etzi egingo dituzte, Niessenen. Biharkoa 10:00etatik 11:00etara izango da, eta etzikoa, berriz, 11:30etik 12:30era. Oliber Nestar izango da koreografia urratsak irakatsiko dituena.