Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da datorren astean
Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita egongo da datorren astean, madalenak izango direla aprobetxatuz aldagelak berrituko baituzte. Kiroldegiko gainerako guneak irekita egongo dira. Kaputxinoetako zein Fanderiako igerilekuetara joan daitezke ohiko erabiltzaileak. Era berean, lanek irauten duten bitartean, fitness gunerako sarrera libre izango dute igerilekua erabiltzen dutenek.