Juan Karlos Estevez 'Melli'-ren egoeraren berri emateko herri batzarra deitu dute arratsaldean
Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu behar zuen gaur goizean, bere aurkako sumario berri bat ireki dutelako. Horren aurrean, herri batzarra deitu dute gaur arratsalderako, bere egoeraren berri emateko asmoz. 19:30ean izango da, Herriko Plazan.
Iazko otsailean espainiaratu zuen Frantziak, bederatzi urtez kartzelan eman eta gero. Urtebete eman zuen Espainiako espetxean, aurtengo otsailean aske geratu zen arte.