Landarbaso abesbatzak urrezko bi domina lortu ditu Letoniako Munduko Abesbatzen Olinpiadan
Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzak urrezko bi domina lortu ditu Rigan (Letonia) jokatutako Munduko Abesbatzen Olinpiadan. Landarbasok bi mailatan hartu zuen parte: Musika sakroa akonpainamenduarekin eta abesbatza mistoetan. 500 abesbatzek baino gehiagok hartu zuten parte txapelketan. Bi urtean behin egiten dute txapelketa, eta aurten bereziagoa izan da, Europako Hiriburu Kulturaletako bat baita Suediako Ummea hiriarekin batera.
Landarbasokoek pozik daude, “Dudarik gabe Euskal Herriaren izenean lorpen handia izan delako Landarbaso Abesbatzarentzat mundu osoko abesbatzen artean izatea”.