Baratzen egoeraren jarraipena egitea da ikuskaritzaren helburua. Aurtengo azkena izango da asteleheneko ikuskaritza.
Baratza parkea
Urteko azken ikuskaritza egingo dute astelehenean Baratza Parkean. Baratzen egoeraren jarraipena egitea da ikuskaritzaren helburua eta erabiltzaileen zalantzak argitzea. 17:00etan hasiko da ikuskaritza eta ordubete iraungo du. Erabiltzaile guztiek kontsultak
foroan egitea dutela gogorarazi dute arduradunek, bestalde.
Baratza parkean dauden 64 baratzak esleituta daude momentu honetan baina interesdunek itxaron zerrendan eman dezakete izena. Horretarako udal erregistrora jo eta bertan eskaera orria bete behar dute.
baratza_parkea_eskabidea