Gezalak hartuko du emanaldia eta doalkoa da sarrera.
Bibolina, kitarra eta klaketa uztertzen dituen Kitchen Trio taldeak aurrestreinaldia egingo du ostiralean Gezala Auditoriumean Tip Tap Claps elkartearen eskutik. Doakoa izango da ikuskizuna baina eserleku mugatuak daudela eta sarrerak erreserbatu beharko dituzte emanaldia ikusi nahi dutenek. Horretarako 943 51 34 76 telefono zenbakira deitu beharko dute. Ikuskizuna 21:00etan hasiko da.