Gaur San Pedrora jauzi egingo du haur eta nerabeen aldeko jaiak
Gaur da haur eta nerabeen eskubideen aldeko eguna, eta horri lotuta adin txikikoei begirako hainbat jarduera egiten ari dira aste osoan barrutiz barruti.
17:00etatik aurrera, Kontukantoi elkarteak gidatuta aniztasunari buruzko ipuinak kontatuko dizkiete 4 eta 8 urte bitarteko haurrei, ludotekan. Ha bertan tailerrak egingo dituzte.
Horiek bukatuta, udal aretoan, nerabeentzako antzerki elkarreragilea izango da. 12 urtetik aurrerako gazteek parte har dezakete.
Bihar, jarduerekin amaitzeko, ekintza bereziak egingo dituzte udalerriko ikastetxe guztietan, eta arratsaldean, Trintxerpen izango dira jarduerak. 18:30etik aurrera, kalejira, musika, dantza eta txokolate jatea izango dira, Serafin Esnaola plazaren inguruan.