7.650.000 euroko aurrekontuari oniritzia eman zion ostegunean Lezoko udalbatzak. EH Bilduko zazpi zinegotziek baiezkoa eman zioten eta EAJ eta PSE-EEko zinegotziek berriz abstentzioaren alde egin zuten. hemeretzi gai aztertu zituzten guztira plenoan, baina aurrekontuena izan zen denen artean nagusi. Aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 150.000 euro gehiago kudeatuko ditu udalak datorren urtean.
Bestalde, II Berdintasun Plana aho batez onartu zuen plenoak eta baita osasun zentroa eta Gizarte Zerbitzuen arteko
protokoloa berrestea. Beste hainbeste egin zuen Bildu taldeak Gizarte Larrialdietarako Laguntza indartzeko eskaera egiten zuen
mozioarekin eta PSE-EEk
energia pobreziaren gainean aurkeztutakoarekin.