Gazteen jaialdian Europako 10.000 musikarik hartuko du parte. Lezok bi kontzertu antolatu beharko ditu egitasmoaren barruan.
Europako Gazteen Musika Jaialdia egingo dute 2016ko maiatzean Euskal Herrian, eta Lezo jaialdi horretako mikroegoitza bihurtuko da. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren barruan antolatu dute Europako Gazteen Jaialdia eta ostiralean sinatu zuten hitzarmena Mikel Arruti Kultura zinegotziak eta Mikel Mate Donostiako Musika eta Dantza Eskolako kudeatzaileak.
Hitzarmen horren arabera, beste luralde batzuetako ikasle eta irakasleekin harremanak partekatu eta ahalbidetu beharko ditu Lezoko Udalak, eta bi kontzertu antolatu beharko ditu. Emanaldi horietan, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek joko dute beste herrialde bateko musikariekin batera.
Hitzaldiak irakasleentzat
Europako Gazteen Jaialdiaren barruan, Europako Musika Eskolen Elkarteko zuzendari eta irakasleei begira hitzaldiak antolatuko dituzte, Anoeta estadioan inaugurazio ekitaldi jendetsua egingo dute, eta amaierako kontzertu erraldoia Zurriolko hondartzan, besteak beste.
Tomas Garbizu Musika Eskolarentzat oso esperientzia aberasgarria izango dela esan zuen Xanti Espina zuzendariak : “Europako bizpahiru talde ekartzeko aukera ez da egunero izaten, eta beste herrieladetako musdikak eta klulturak ezagutzeko aukera izango dugu”.