Bandoa egin du udalak Euskararen nazioarteko Egunaren harira.
Euskararen Nazioarteko Euna ospatuko da bihar eta Lezoko Udalak jaia eta aldarrikapena uztartzeko deia luzatu die herritarrei.
Bandoa egin du eta bertan bihartik eta hilaren 10 arte
Euskaraz bizi nahi dut pankarta udaletxean jarriko duela jakinarazi du. Horrekin batera herriko elkarte, lantegi eta entitateei webgunea baldin badute euskaraz jartzeko eta .eus domeinua eskuratzeko izena emateko eskatu die, “euskaldun guztion artean ikusgarri eta elkar ezagutzeko gai izan gaitezen, gure hizkuntza komunitatea munduaren aurrean ager dadin”.
Behatokia eta
elebideren web orrialdeak eskuragarri dituztela hizkuntza eskubide urraketak salatzeko gogorarazi die azkenik lezoarrei.
Kantu Saioa
Bihar arratsaldez egingo den kantu saio berezian parte hartzera deitu ditu lezoar guztiak bestalde Lezoko Udalak. 17:30ean abiatuko da Gurutze Santuaren plazatik, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek lagunduta.