Jaizkibelgo hondartzak garbitzeko irteerak Azterkosta programaren barruan antolatzen ditu Itsas Gelak.
Oinezko ibilaldia egingo dute lehenik, eta uraren kalitatea aztertu ondoren, kutsaduraren maila eta ingurumenaren kalitatea neurtuko dituzte, azkenik garbiketa egiteko. Jarduera guztiak egiteko behar den materiala bertan banatuko dute.
Goiz osoko jarduera da eta antolatzaileek zapata erosoak eta ura eramateko aholkatu dute. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, 619814225 telefono zenbakira deituta edota Mater museora
mezua idatzita.