Seinalizazioa hobetzea behin behineko neurria dela azaldu du udalak irtenbide egoki bat aurkitu bitartean.
Garitano udal ordezkariekin errotonda inguruan urte hasieran egindao bisitan
Altamirako zebrabideen seinalizazioa hobetuko du Lezoko Udalak istripu arriskua ekiditzeko. Gaur egun errotonda horretan dagoen seinalizazioa eskasa dela esan du udalak eta neurriarekin Iruneranzko norabidean zein Donostiarako norabideko irteeretan dauden zebrabideetatik pasatzean sortzen diren arrisku egoerak ekidin nahi direla.
Seinalizazioa hobetzearena behin behineko neurria dela gaineratu du udalak, “irtenbide egokiagoa aurkitzen den artean”. Lan horiek burutzeko 17:973 euro inbertituko ditu udalak.
Udal ordezkariak, Ainhoa Zabalo alkatea buru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpeigituretako zuzendari nagusia Joseba Altube, eta Plangintza eta Ustiapen Unitateko buru Jesus Angel Maguregirekin bildu zirela urrian Altamirako errotondaz hitz egiteko azaldu du bestalde udalak: “Bertan dauden arriskuak saihesteko har daitezkeen neurriez hitz egiteko bildu ginen, eta errotondaren arazoari irtenbide definitiboa bilatu beharraz mintzatu ginen”
Irailean hildako bat
Altamirako errotondatik oinezko asko igarotzen da egunero. Joan den irailean, Lezoko emakume bat hil zen bertan zebrabidea gurutzatzen ari zela auto batek harrapatuta, gogorarazi du udalak.