Eguzkik eukalipto landaketak salatu ditu, ingurumena kaltetzen duelakoan
Zuhaitz hori Errenteria-Oreretako landarediarentzako "kaltegarria" dela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote horrelako landaketak ez baimentzeko, eta "zurgintzaren lobby pribatuaren esku egon dena bideratu dezala".
Talde ekologistak Errenteria-Oreretako landa eremuan egindako eukalipto landaketak. Eguzkik adierazi duenez, Berdabio enpresak egin ditu landaketak. Zuhaitz hori Errenteria-Oreretako landarediarentzako “kaltegarria” dela esan dute: “Espezie exotikoa da, bizi ziklo laburrekoa eta bere kudeaketak ingurumen kalteak eta txirotzea eragiten ditu lurzoruan, ekosisteman, faunan eta paisaian”. Horrez gain, ur kontsumo handia behar du, eta lurra asko higatzen du.
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote horrelako landaketak ez baimentzeko, eta “zurgintzaren lobby pribatuaren esku egon dena bideratu dezala”. Gainera, landa eremuko lur jabeei galdegin diete horrelako zuhaitz espezien landaketak alde batera utz ditzaten: “Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasun eta ingurumen kalteak ere balora ditzatela”.