Kontzertua, antzezlanak, film emanaldia eta bazkaria ez dira faltako urteurrena ospatzeko.
Hogeita hamaika urte beteko dira Terrimuño okupatu zutenetik hilaren 17an eta horren harira egitarau zabala prestatu dute bertakoek merezitako moduan ospatzeko. Bihar bertan, ostiralarekin izango dute lehen ekimena, aurretik karteladan parte hartzera deitu dute 20:00etan. Hura amaituta antzerkia izango da etxe okupatuan 20:30ean hasita. Josune Montonek King Kong Neska antzezlana eskainiko du hurbiltzen diren guztientzako. Afari autogestionatuak hartuko du txanda ondoren.
Larunbaterako egun osoko egitaraua antolatu dute. Tongola izango dute egun osoan zehar, eta 14:00etan babarrun jana eta baratxurizopa izango dituzte gozagarri bazkariarekin bat egiten dutenek. Bertso saioa izango da ondoren, Oiartzungo ander Liuzarralde, Berako Julen Zelaieta eta Lezoko Xabier Dorronsoro bertsolariekin. 22:30etik aurrera berriz, Oiartzungo Tinnitus eta Tolosako Humus taldeek kontzertua emango dute Txerrimuñon bertan.
Igande arratsaldean Florenegi eta Gantxetino antzezlanaz gozatzeko parada izango da Txerrimuñon, 19:00etatik aurrera. urteurren egunean bertan, hilaren 17an berriz, askaria antolatu dute Txerrimuñokoek eta
Katiuska no es un nombre ruso film laburra emango dute.