Guillermo Lazon kaleko 6. zenbakian dago. Herritarrekiko hurbilago egon nahi dute jeltzaleek.
Lezoko EAJk, “jendearengana gerturatzen lagunduko digun bitartekoa” inauguratu berri du. Guillermo Lazon kaleko 6. atarian lokal berria du, “herritarrei harrera egin eta beraiekin elkartzeko”.
Kepa Garbizu EAJren bozeramailearen arabera, “Bilduren gobernuaren noraezaz eta proiektu faltaz” arduratuta dago EAJ, eta Lezon “benetako alternatiba” jeltzaleak direla ziur du. Horretarako, udal hauteskundeetarako “egitasmo sendo bat herritarrekin elkarlanean” osatu nahi du Lezoko EAJk, “eta horretarako hasiak gara talde lanean. Ongi etorriak izango dira lezoarren ideiak eta ekarpenak ere”.
Dituzten asmoak ere adierazi dituzte EAJko kideek. Horien artean daude “gardentasunaren aldeko apustua, lezoarrekiko konfrontaziorik gabe, herritarrei bizkarrik eman gabe, lezoar guztiak errespetatuz. Inposaketarik gabeko udal gobernua behar dugu”.
Lolakaz gain, Lezoko EAJrekin Internet bidea harremanetan jartzeko bide berriak aurkeztu dituzte jeltzaleek,
posta elektronikoz eta
Facebook bitartez.