Jose Angel Rodriguez alkategaiak udal gobernu taldea kritikatu du, orain dela aste batzuk udalerriko auzo zaharrenaren eraberritzea iragarri zuela gogorarazi du, "eta egun ez dira eremua eraldatzeko gai, sozialistok eskatu diogun arren"
Errenteriako Elkarte Sozialistak hirigune historikoa egunetik egunera “utziago” dagoela uste du, “ezagutzen ditugun sektore abertzaleek egiten dituzten gehiegikeriengatik. Pareta, etxe aurre, farola eta abarretan margoketak egin dituzte, horietako gehienak aldarri politikoekin”.
Jose Angel Rodriguez alkategaiak udal gobernu taldea kritikatu du, orain dela aste batzuk
udalerriko auzo zaharrenaren eraberritzea iragarri zuela gogorarazi du, “eta egun ez dira eremua eraldatzeko gai, sozialistok eskatu diogun arren”. Horrela, pintaketen aurrean Rodriguezek “ekintza irmoak” eskatu ditu, “ezker abertzalearen zale diren taldeek sortutako arazoak konpontzeko”. Euren ustez, oraingo egoera ez da negozioentzako zein turismoarentzako erakargarria.